Sei greba egun planteatu dituzte Gipuzkoako papergintzan, "patronalaren jarrera eraldatzeko"

Gipuzkoako papergintza sektoreko mobilizazio bat
ELA
Actualizado: martes, 17 noviembre 2015 13:48

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   ELA, LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuek datozen egunetan Gipuzkoako papergintza sektoreko enpresetan egingo dituzten bileretan Adegi "patronalaren jarrera eraldatzeko" greba proposamena plazaratzeko asmoa agertu dute. Deialdia sektore osorako da eta, zortzi eguneko epean -azaroaren 27tik abenduaren 4ra-, sei greba egunetan zehaztuko da.

   Sindikatuek adierazi dute hamar hilabete daramatzatela "negoziatzen saiatzen", eta Adegiren jarrera "gogorra" dela salatu dute. "Azken bilera ezin argiagoa izan zen. Lau sindikatuok gure proposamenen jaitsiera bat egin genuen eta Adegik ez zuen fitxarik mugitu", azaldu dute.

   Egoera horren aurrean, ELA, CC.OO., LAB eta UGT sindikatuek bizitzen ari diren momentuaren "irakurketa amankomuna" egin dute, eta Gipuzkoako papergintza sektoreko langileek "merezi dituzten hitzarmeneko edukiak" zehaztu dituzte.

   Modu honetan, Adegik planteatu dituen soldata igoerak baino handiagoak eta KPIri lotuak proposatu dituzte sindikatuok, "KPI negatiboa balitz, igoera duina bermatzen duten klausulekin".

   Halaber, hitzarmenaren "blindajeak" eskatu dituzte, Lan Erreformaren gainetik, "bere aplikazioa bermatzen duten testuak" sartu behar dituztelako. Ildo honetan, lurralde hitzarmenean adostutakoa eta "non-stop" itunetan adostutakoa blindatzeko eskatu dute. "Adegik ez du horretaz hitz egin nahi. Adosten duguna ez aplikatzea nahi du eta ez diogu onartuko", adierazi dute.

   Horregatik, datozen egunetan enpresetan egingo dituzten bilkuretan "patronalaren jarrera eraldatzeko" greba proposamena egingo dute. Deialdia sektore osorako da eta zortzi eguneko epean sei greba egunetan zehaztuko da, hau da, azaroaren 27ko 06:00etatik azaroaren 29ko 22:00ak arte, abenduaren 1eko 06:00etatik abenduaren 2ko 06:00ak arte, eta abenduaren 3ko 06:00etatik abenduaren 4ko 22:00ak arte.