Sick Of It All, Buzzcocks, Sham 69 eta Discharge, Gasteiz Calling jaialdian

Jaialdiaren kartela
GASTEIZ CALLING
Actualizado: miércoles, 15 marzo 2017 14:22

   GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

   Gasteiz Calling jaialdiaren hirugarren edizioa azaroaren 10ean eta 11n ospatuko da Iradier Arenan, eta aurten parte hartuko duten 20 taldeetatik zortzi iragarri ditu antolakuntzak asteazken honetan, hain zuzen, Sick Of It All, Buzzcocks, Sham 69, Discharge, Satanic Surfers, The Baboon Show, Quemando Ruedas eta Crim. Bi egubetarako bonua 49 euroan erosi daiteke (bakarrik lehenengo 500 sarrerak) www.musikaze.net webgunean.

   Sick Of It All New Yorkeko hardcorearen talde nagusia da, eta Europa hegoaldean eskainiko duen kontzertu bakarra Gasteizekoa izango da. Buzzcocks Manchesterreko talde beteranoa 40. urteurreuna ospatzen ari da eta, antolatzaileek nabarmendu dutenez, "punk rockaren historiaren baitan hain ikonikoa den talde bat ekartzeak ezin zoriontsuago egiten gaitu".

   Halaber, Sham 69 taldea 1977ko bandarekin izango da Gasteizen, hau da, Jimmy Pursey, Dave Parsons eta Dave Tregunna tartean direla, eta Discharge "Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing" disko klasikoa editatu zuenetik 35 urte igaro ondoren izango da Gasteizen.

   Satanic Surfers Suediako punk melodikoaren eszenaren erreferenteetako bat da, eta The Baboon Show herrikideek "berriro jarri du Suedia mapan". Azkenik, Quemando Ruedas eta Crim taldeek osatu dute Gasteiz Calling jaialdiaren lehenengo taldeen iragarpena.