Sindikatuek lan istripuen aurkako neurriak eskatuko dizkiote Jaurlaritzari, "egoeraren larritasunaren aurrean"

Irunen izandako lan istripuaren aurkako protesta ekitaldia
ELA
Actualizado: martes, 11 julio 2017 11:21

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, uztailaren 12an, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Lakuako Gobernuari lan istripuen aurkako neurriak eskatzeko, "egoeraren larritasunaren aurrean".

Gehiengo sindikalak gogorarazi du joan den astean hiru langile zendu zirela Euskal Herrian laneko istripuen ondorioz, Bedian, Azpeitian eta Irunen, hain zuzen ere.

Horrela, "egoeraren larritasunaren aurrean", ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek "neurriak" eskatuko dizkiote Eusko Jaurlaritzari, eta horretarako elkarretaratzea egingo du Bilboko egoitzaren aurrean, "Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea" lelopean.

Lan istripuen aurkako protesta bilkura goizeko 11:30ean hasiko da, eta, besteak beste, Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak parte hartuko dute.