"Sintonia" eta Steven Spielbergen "Tiburón" ikusgai Errekalde plazan

Actualizado: martes, 11 agosto 2015 13:18

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak jakinarazi duenez, "Sintonia" eta Steven Spielbergen "Tiburón" izango dira ikusgai asteartean, abuztuaren 11n, 21:30ean, Errekalde plazan. Sarrera librea izango da eta filmak euskarazko azpitituluak izango ditu.

   Bilboko Udalak udan aire libreko zineaz gozatzeko saioak berreskuratuko ditu abuztuan, Kultura Sailak antolaturiko "Agorrilean zinema zure auzoan" programa abuztuaren 4tik 21era arte izango baita. Programazioak euskal zigilua duten zenbait lan arrakastatsu eta estatuko eta nazioarteko arrakasta handiak eskainiko ditu.

   Abuztuko bigarren asteko programazioaren barruan, AEBetako zine fantastikoaren bi lan klasiko izango dira, euskarazko azpitituluekin: Steven Spielbergen bi lan eskainiko ditu, "Tiburón" (1975) eta "E.T. El Extraterrestre" (1982), abuztuaren 11n eta 13an, hurrenez hurren. Horien aurretik beste bi film labur eskainiko dira: Jose Maria Goenagaren "Sintonia" (2005), euskaraz, eta Roberto Santiagoren "Cumpleaños feliz" (2010).

   Egitaraua abuztuaren 21ean amaituko da, Santutxuko Karmelo plazan, Aitor Mazori eskainitako proiekzio omenaldiarekin. Oraingo honetan, film luzeen zuzendari eta antzezle gisa egin zuen "Bypass" (2012) eskainiko da, Patxo Telleria zenarekin batera zuzendutako filma. Horren aurretik, Mazoren laguntza izan zuen azken film laburra eskainiko da, David Pérez Sañudoren "Malas vibraciones".