Sopelako IX. Duatloia otsailaren 15ean jokatuko da

Actualizado: martes, 4 febrero 2014 17:29
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Sopelako (Bizkai) Duatloiaren bederatzigarren edizioa jokatuko da otsailaren 15ean, Hirubi Triatloi Taldeak Sopelako Udalaren lankidetzarekin antolatuta, eta izena emateko epea irekita dago jada. Udaletxeko plaza eta herriko erdigunea jendez lepo izango dira aurten ere, herri ezberdinetako kirolariak helduko baitira Sopelara, herrian kirol eta jai giro ederra sortuz, antolakuntzak nabarmendu duenez.

   Kirol arloari dagokionez, oinezko karrera 5,2 kilometro luze izango da, Sopelako herrigunean egingo den zirkuitu bati bi buelta emanez. Ondoren, bizikletarekin 19,2 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, Sopela, Barrika, Plentzia eta Urdulizetik igaro eta berriro Sopelara bueltatuz. Azkenik, duatloia bukatzeko, 2,5 kilometroko oinezko karrera egin beharko da, herriguneko zirkuituari buelta bakarra emanez.

   Izena emateko epea otsailaren 14an edo 250eko partaide kopurua
betetzen denean bukatuko da. Federatuak ez direnentzat, izena emateko epea otsailaren 6tik 12era (asteazkena) izango da. Inskripzioak Euskadiko Triatloi Federazioak duen webgunearen bitartez bete
daitezke: www.triatloi.org. Federatuek 20 euro ordaindu beharko dute, eta ez federatuek 30.