Sorbonako Unibertsitateak antolaturiko hizkuntza gutxituen literaturari buruzko jardunaldietan izango da euskara

Actualizado: viernes, 14 febrero 2014 10:52
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Sorbonne Nouvelle Paris 3 Unibertsitateak "Literatura eta hizkuntza minorizatuak" jardunaldiak antolatu ditu, otsailaren 19an eta 20an, eremu urriko hizkuntzen literaturen egungo egoera izango aztertzeko asmoz, eta euskara ere han izango da, Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez.

   Jardunaldiek lau gai izango dituzte ardatz: literatura eta itzulpena; literatura, emakumeak eta identitatea; literatura komunikabideetan; eta literatura eta boterea.

   Herrialde ezberdinetako adituek hartuko dute parte jardunaldiotan, eta euskararen ordezkaria Miren Ibarluzea Etxepare Institutuak Sorbonne Nouvelle Paris 3 Unibertsitatean duen euskara eta euskal kultura irakaslea izango da. Gainera, Galeuskak sortutako bideoa bat izango da, besteak beste, amaierako mahai inguruaren abiapuntuetako bat.