SPRIk bere kontratazio arauak aldatu ditu gardentasuna bermatzeko

Actualizado: viernes, 13 enero 2012 15:00
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko SPRI sozietate publikoen multzoak "sakon" berrikusi ditu kontratazio arau guztiak, 2009an PSE-EE Jaurlaritzara sartu zenetik. Izan ere, hainbat hutsune atzeman ziren SPRIren baitan dagoen SPRILUR sozietatean, eta ikerketa judizial bat dago martxan, gaur egungo Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko lan-taldeak salaketa jarri zuelako Santurtzin 2007an eginiko lursailen salerosketa bategatik.

   Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiaztatu ditu hutsune horiek atzo kaleratutako txosten batean. Gertakari horien ostean, kontrataziorako barne batzordeak sortu dira, Sektore Publikoko Kontratuen Legea behar bezala betetzen dela bermatzeko, SPRIko iturriek jakinarazi dutenez.

   Gainera, orain azpiegituren lizitazio publikoko prozedurapean dauden kontratazio guztiak, eta horien artean baita SPRILURekoa ere, SPRI Taldeko administrazio kontseiluetara eramaten dira. Bestalde, lizitazio publikoetako dokumentazio guztia berrikusi eta homogeneizatu da, kontratua eskuratu nahi duten enpresen kaudimen tekniko eta ekonomikoa bermatzeko eta esleipenean kostu nahiz gaikuntza profesionalaren aldetik abantaila gehien ematen dituen eskaintza aukeratzeko.

   Horrez gain, ebaluaketarako batzorde misto batek sistematikoki parte hartzen du lizitazio prozesuetan, esleipenduna aukeratzeko prozesua ahalik eta objektibo eta zorrotzena izan dadin. Sozietate kontratugileaz gain, SPRI Taldeko beste sozietate batzuek ere ordezkaritza dute batzorde horretan.

   Bestalde, SPRILUR gardentasuna bermatzeko hainbat neurri prestatzen ari da, hala nola lurzoru erosketarako prozedura hobetzea, zeinak argi eta garbi definituko baititu eman beharreko urrats guztiak (proposamenen aldez aurretiko analisia, bideragarritasun azterketak, azterlan horietako emaitzen baliozkotzea), nork hartuko dituen erabakiak fase bakoitzean (administrazio kontseiluak, zuzendaritza nagusiak eta abar) eta erabaki horiek hartzeko behar den dokumentazioaren edukia. Urte honetan bertan hasiko dira prozedura hau erabiltzen.