SPRIk hamar jarduera ireki eskainiko ditu Euskal Encounter topaketan

Actualizado: martes, 21 julio 2015 13:01

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   SPRIk hainbat gairi buruzko hamar jarduera ireki eskainiko ditu Euskal Encounter topaketaren 23. edizioan, publikoarentzako gune irekian, ostegunetik igandera bitartean. Bere jardueretan parte hartzeko izena eman behar da aurrez www.euskadinnova.net web orrian.

   Ikastaroak hainbat gairi buruz izango dira, hala nola "Landing Page, marketin tresna", "Automatizatu Android", "Diseinatzaile ez direnentzako diseinua" edo "Komunikazio bisualagoak sortzea sarean". Gainera, 4.0 industriako teknologien hedapenarekin lotutako "Iragarpen sistemak. Machine Learning" eta "Gamifikazioren hastapenak" jardunaldiak antolatu dit, SPRIk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak urtero egiten den Euskal Encounter ekitaldiaren aurtengo edizioan parte hartuko du, SPRIren bitartez, eta "prestakuntza digitaleko eremu ireki bat" antolatuko du; bertan, hainbat ikastaro, tailer eta jardunaldi egingo dituzte Interneten inguruan sortu diren zenbait gairi buruz gogoeta egiteko eta sareen potentziala aztertzeko.

   Euskal Encounter topaketa informatikoa ostegunetik igandera bitartean egingo da Barakaldo (Bizkai) BECen. 6.000 parte hartzaile bilduko dira bertan, 4.096 ordenagailurekin, eta segundoko 40 Gb-eko abiaduran nabigatuko ahal izango dute.