SPRIk hitzarmena sinatu du ETEei laguntzeko EEN erakunde europarrarekin

Actualizado: jueves, 22 enero 2015 12:08
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   SPRI Enpresa Garapenerako Agentziako zuzendari Alexander Arriolak 2020ra arte iraungo duen hitzarmen bat sinatu du Enterprise Europe Network (EEN) erakundearekin, hots, ETEei laguntzeko Europar Batasuneko (EB) tresna funtsezkoenetako batekin.

   Modu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRIk berritu egin du Europarekiko bere konpromisoa euskal enpresei laguntzeko, batez ere teknologia transferitzeko EEN erakundearen bitartez.

   Aipatu bezala, EEN Europan dagoen funtsezko tresna bat da ETEei  laguntzeko, Europako enpresen lehiakortasuna sustatzen baitu enpresa horiei nazioartekotzen lagunduz, teknologi transferentziak ahalbidetuz eta finantzaketako programetarako sarbidea erraztuz.

   "Hitz batean esanda, negozio berriak irekiz eta aberastasuna sustatuz. 2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EENen bitartez", nabarmendu du dute SPRIko arduradunek.

   EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta SPRI horietako baten barruan dago, Basquee ENN Partzuergoaren barruan, hain zuzen. Partzuergo horren barruan Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako merkataritza ganberak, Innobasque eta Beaz ere daude.

   Joan den urtarrilaren 12an, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak -SPRI da Basque Enterprise Europe Network (Basque EEN) Partzuergoaren koordinatzailea-, eta Patrick Lambert Enpresa Txiki eta Ertainentzako Agentzia Exekutiboko (EASME) zuzendari exekutiboak, Europako Batzordeak haiengan utzitutako ahalmenez, lankidetza hitzarmen berria sinatu zuten 2015-2020 aldirako.

33 AKORDIOA

   EEN 2008an sortu zenetik, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte eta 4.000tik gora lagunek parte hartu dute EENren jarduerei buruzko aholkularitza eta informazio jardunaldi eta ekitaldietan. Bakarrik azken bi urteetan, ia 20 ekitaldi antolatu dira.

   Sinatutako hitzarmenari esker, Basque EEN partzuergoak Europako politikei eta negozio aukerei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskainiko dizkie aurrerantzean ere enpresei -batez ere euskal enpresei-. Halaber, teknologia transferentziako prozesuetan laguntza emango die eta I+G+B finantzatzeko Europako programetara sarbidea erraztuko die.

   Zazpi urte hauetan, euskal ETEek aukera izan dute beste herrialde batzuetako konpainiekin harremanetan jartzeko eta beren ezagutzak haiekin trukatzeko. Horri esker, enpresa eta teknologia arloko 8.200dik gora lankidetza akordio sinatu dira EEN sarean, sare hori 50etik gora herrialdetan hedatua dagoelarik, Amerika eta Asiako merkatuak barne.