SPRIk "Lehiatu Ekimenak" programa aurkeztuko du bihar Debegesaren egoitzan, Eibarren (Gipuzkoa)

Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 12:13

DONOSTIA, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Josu Ocariz SPRI sozietateko Enpresa Eraldaketako zuzendariak "Lehiatu Ekimenak" programa aurkeztuko du bihar Debegesaren egoitzan, Eibarren (Gipuzkoa). Jardunaldia Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak antolatu du, SPRIrekin elkarlanean.

Berrikuntza arloko teknikariei eta enpresa txiki eta ertainetako (ETE) gerenteei zuzenduta, programaren aurkezpena Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain industrialdean, goizeko 9:00etatik 10:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

"Lehiatu Ekimenak" programa SPRIk euskal enpresen esku jartzen duen tresna bat da, lehiakortasuna hobetzeko jarduerak gara ditzaten, lehiakortasuna, berrikuntza, dibertsifikazioa edota merkatu berrien bilaketa ardatz dituzten proiektuen bitartez.

Jardunaldiaren helburua da "Lehiatu Ekimenak" programaren edukietan sakontzea, diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologia zein den jakitea eta giltzarri batzuk lantzea enpresen ideiak programara nola egokitu jakiteko.

Parte hartzeko interesa dutenek www.viernesdebegesa.com webgunean eman dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.