Stacey Kent jazz kantariak kontzertua eskainiko du bihar Bilbon, "365 Jazz Bilbao" zikloaren baitan

Stacey Kent Bilbon izango da bihar
365 JAZZ BILBAO
Actualizado: jueves, 10 noviembre 2011 11:09

BILBO, 10 Nov. (EUROPA PRESS) -

Stacey Kent jazz garaikidearen kantaririk garrantzitsuenetakoak kontzertua eskainiko du Bilbon bihar, azaroaren 11n, 20:00etan hasita, Elkarte Filarmonikoaren egoitzan, Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen "365 Jazz Bilbao" zikloaren barruan.

Bilboko Udaletik adierazi dutenez, kantatzeko duen modu "leun eta dotoreak", zenbait hizkuntzatan, munduko jazzaren punta-puntan jarri du abeslari estatubatuarra. "Close Your Eyes" (1997) lehen diskoak arrakastaren ateak zabaldu zizkion eta, Richard Rodgers edo Fred Astaire-ri dedikatutako zenbait diskoren ondoren, "The Boy Next Door" (2003) diskoaren finkatu zuen bere ibilbidea, bere konpositore faboritoei eskainia.

Stacey Kent-ek hainbat sari eta izendapen lortu ditu, hala nola British Jazz Award 2001, BBC Jazz Award 2002 kantari onena izateagatik eta 2004an Backstage Bistro Award. 2009ko martxoaren 31n, Christine Albanel Frantziako Kultura ministroaren eskutik La Ordre des Arts et des Lettres jaso zuen, Frantziako Gobernuak arteei egindako ekarpena aitortzeko emandako kondekorazioa, alegia.

Kantari estatubatuarrak oso-osorik azken lanetako kanta batzuk ekarrik ditu Bilbora, besteak beste, frantsesez egindako "Raconte-moi" (2010) lanaren kanta batzuk eta 2011ko urrian estreinatu berri duen "Dreamer in concert" diskokoak. Azken lan honek Pariseko La Cigale aretoan maiatzean zuzenean eskainitako emanaldia jasotzen du.