Still River eta Educados izango dira ostegunean Bilboko Kafe Antzokian

Still River taldea
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: miércoles, 28 enero 2015 12:21
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Still River eta Educados talde bizkaitarren kontzertuak izango dira Bilboko Kafe Antzokian ostegun honetan, urtarrilaren 29an. Kontzertuak gaueko 21:30ean hasiko dira, baina ateak 21:00etan zabalduko dira. Sarrera doakoa izango da aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Bilbo eta Getxo artean mugitzen da Still River taldea. Dan Cabanela kantari estatubatuarrak gidatzen duen taldea "zeresan handia" ematen ari da azken boladan. Kontzertu "biziak eta energiaz beteak" eskaintzen ditu, eta eragin musikalen artean Bob Dylan, Tom Petty edo Neil Young daude.

   Bestalde, Bilboko rock eszenak azken boladan eman duen talde interesgarrienetakoa da Educados. Taldekide gazteek (20-23 urte) osatzen dute eta musikan after punk, power pop eta punk doinuak somatzen dira. Beatles, Can, Aviador Dro eta Lou Reed moduko artistak uztartzen dituzten abestien eraginpean, 2013an Bilbo Hiria Pock Rock lehiaketan Bizkaiko talde onenaren saria jaso zuten.