Tecnalia VII. Kazetaritza Sariak datorren astelehenean banatuko dira, Bizkaiko Teknologia Parkean

Actualizado: viernes, 30 enero 2015 11:20

BILBO, 30 Ene. (EUROPA PRESS) -

Tecnalia Kazetaritza Sarien zazpigarren edizioko lau modalitateetako irabazleen berri datorren astelehenean, otsailaren 2an, emango da, arratsaldeko 15:30ean, Bizkaiko Teknologia Parkeko (Derio) 609 eraikinean (AZTI-Tecnalia) egingo den ekitaldian.

Zehazkiago, sarien sustatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Tecnalia Kazetaritza Sarien lau modalitateak Idatzizko komunikabideak, Irratia, Telebista eta Internet dira, eta guztira, 16.000 euro banatuko dira.

Sari banaketan izango dira Javier Ormazabal, Bittor Oroz eta Joseba Jauregizar, Tecnalia Korporazio Teknologikoko lehendakaria, lehendakariordea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren, eta Pedro Luis Uriarte Economía, Empresa, Estrategia enpresako presidente eta sarien epaimahaiburua.

Halaber, ekitaldian epaimahaikiko kide guztiak eta sariaren laguntzaile diren Batz, Estanda, Ingeteam eta Hiperbaric enpresetako zenbait zuzendari ere egongo dira.