Teknologia berrien ondorio sozialak azalduko ditu ostegunean Francis Jaureguiberryk, EHUko Leioako campusean

Actualizado: miércoles, 29 enero 2014 14:02
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Pauko Unibertsitateko katedraduna den Francis Jaureguiberryk teknologia berrien ondorio sozialei buruz hitz egingo du ostegun honetan, urtarrilaren 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko I. Mintegian, Leioako campusean.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, hitzaldia Soziologia II saileko "Ikerketa ereduak eta arloak gizarte zientzietan" doktore programaren jardueren baitan dago eta 11:00etan hasiko da.

   Francis Jaureguiberry soziologoak komunikazio eta informazio teknologien hedakuntzak sortutako soziabilitate eta identitate eredu berriak ikertzen ditu, eta hiritarrentzako esparru berria den internetez eta komunikazio teknologiaren erabilerez eta erronkez liburuak argitaratu ditu, besteak beste, "Les branchés du portable. Sociologie des usages", "Serge Proulxerekin: Usages et enjeux des technologies de communication" eta "Internet, nouvel espace citoyen?".