Terminal fiskala proiektu pilotuan parte hartuko dute Gipuzkoako 46 taxilarik

Garitano taxilari batzurekin
Foto: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 4 julio 2014 13:50
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 4 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoak terminal fiskala proiektu pilotua jarri du martxan gaur, uztailak 4, eta lehen fasean, 46 taxilarik parte hartuko dute. Gipuzkoako Ogasunak jaulkitako pegatina daramate guztiek, non "Enpresa gardena duzu hau" irakur daitekeen. Ikur hori daramaten taxilariek beti faktura emateko konpromisoa hartu dute.

   Proiektuan parte hartuko duten taxilari guztiek modu boluntarioan eman dute izena. 2015eko urtarrilaren 1ean taxilari gehiago sartuko dira, eta ondoren beste jarduera ekonomikoetako profesionalek ere aukera izango dute.

   Terminal fiskala jartzen duen profesionalek berme bat eskaintzen dio kontsumitzaileei, egin den salerosketa hori deklaratua izango dela ziurtatzen baitio programak kontsumitzaileari. Sistema guztiz boluntarioa da, eta parte hartzen dutenen konpromisoa sinplea da: faktura beti egitea. Salerosketa guztiekin faktura egingo dute eta bezeroari emango diote.

   Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak proiektuan parte hartu duten taxistak zoriondu ditu egitasmo garrantzitsu honetan parte hartzeko erakutsi duten prestutasunagatik. "Bai Agitax eta bai G. Taxi elkarteek lankidetzan jarduteko oso jarrera ona erakutsi dute", esan du.

   "Prestutasun hori nabarmendu nahi dugu. Izan ere, terminal fiskala ezartzeko konpromisoaren bidez, ekonomia gardenera hurbiltzeko pauso garrantzitsua eman dugu gaur proiektu pilotu honen bidez. Ohore bat da Gipuzkoako lehenengo 46 profesional gardenekin momentu hau partekatzea", adierazi du Garitanok.

   Ekonomia gardenaren pegatina daramaten taxi gidari guztiek faktura beti emateko konpromisoa hartu dute, eta faktura hori Ogasunera bidaliko da teknologia berrien bidez. Beraz, bi gauza bermatuko dira: profesional horiek faktura beti emango dutela, eta bezeroek faktura hori aitortuko den garantia izango dutela.

   "Azken batean, fakturak emititzeak, eta zuzen emititzeak, berebiziko garrantzia du. Diru beltzak etorkizun beltza dakar. Zerbitzu publiko onak emango dituen sistema publikoa nahi badugu, ezkutuko ekonomiarekin amaitu behar dugu eta gu guztion esku dago", esan du diputatu nagusiak.