Terrorismoa goratzea egotzita Hasier Arraizen aurka hasitako auzia artxibatu dute

Harier Arraiz, deklaratzera joan zen egunean
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 12:45

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Terrorismoa justifikatzea edo goratzea egotzita Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidearen aurka hasitako auzia artxibatzea erabaki du Borja Iriarte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil eta Penal Arloko magistratuak.

   Gaur jakinarazitako auto batean, 2013ko azaroaren 18an Bilbon egindako adierazpen batzuren ondorioz Arraizen aurkako eginbideak "behin betiko artxibatzea" erabaki du auziaren epaileak. Halere, erabakia apelatu daiteke.

   Gainera, magistratuaren arabera, "anbiguoak edo ez oso egokiak izan arren", Arraizen adierazpenak ezin daitezke "terrorismoa goratzeko edo justifikatzeko delitutzat" hartu.

   Hasier Arraizek joan den apirilaren 2an deklaratu zuen, inputatu bezala, terrorismoa goratzeko edo justifikatzeko eta biktimak iraintzeko ustezko delitu bategatik, Dignidiad y Justicia elkarteak aurkezturiko kereilaren ondoren. Kereila horren arrazoia Arraizek 2013ko azaroan Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren omenez Bilbon izandako ekitaldian egindako adierazpen batzuk dira; orduan, ezker abertzaleak azken 35 urteetan izandako estrategia defendatu zuen Arraizek.