The Buttshakers joko du Bilboko Kafe Antzokian datorren ostegunean

The Buttshakers
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 13:57
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   The Buttshakers taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokiko goiko aretoan datorren ostegunean, azaroaren 27an, iluntzeko 20:00etatik aurrera, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Ciara Thompson kantariak zuzenduriko taldea da The Buttshakersa, eta soul eta rhythm & blues doinu "indartsu bezain beroak" jorratzen ditu. 2011an argitaratu zuen taldeak lehenengo diskoa, "Headaches & Heartaches" izenburupean. Lan honekin hainbat zuzeneko eman zituzten areto ezberdinetan, entzulea "guztiz liluratuta" utzita. 2013an "Wicked Woman" deituriko EP indartsua argitaratu zuen taldeak, eta orain Bilbora dator disko berriarekin: "Nigh Shift".

   Sharon Jones, The Sweet Vandals, Charles Bradley eta James Brown moduko artisten bideari jarraituz, "zeresan handia emango duen taldea izango da The Buttshakers", aretoko arduradunek nabarmendu dutenez.

   Aipatu bezala, kontzertua Kafe Antzokiko goiko aretoan izango da,, 20:000etatik aurrera (ateak eta txarteldegia 19:30ean irekiko dira). Sarrerak 10 euro balio du aurretiaz erosiz gero, eta 13 euro egunean bertan txarteldegian erosten bada.