The Jesus and Mary Chain, Ben Harper eta Counting Crows Bilbao, BBK Live jaialdian

The Jesus and Mary Chainek
Foto: BILBAO BBK LIVE
Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 14:30
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

Future Islands, The Cat Empire, Capital Cities, The Ting Tings, Delorean, Arizona Baby, Zea Mays eta Novedades Carminha ere

   BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   The Jesus and Mari Chain, Ben Harper & The Innocent Criminals eta Counting Crows dira hurrengo Bilbao BBK Live jaialdiaren egitarauan sartu diren azken 14 banden arteko garrantzitsuenak. Horiekin batera, Future Islands, The Cat Empire, Capital Cities, Kodaline, The Ting Tings, Delorean, Shaka Ponk, Zoot Woman, Arizona Baby, Zea Mays eta Novedades Carminha taldeak ere iragarri ditu Last Tour jaialdiaren antolatzaileak.

   Bilbao BBK Live jaialdiaren hamargarren edizioa 2015. urteko uztailaren 9tik 11ra bitartean ospatuko da, Kobetamendiko ohiko gunean, eta orain arte antolakuntzak baieztatu zuen talde bakarra Muse zen.

   Horrela, The Jesus and Mari Chain talde eskoziarrak oso bira berezi baten barruan eskainiko du emanaldia, "Psychocandy" (1985) lehen diskoaren 30. urteurrena ospatuko baitute, eta 2015ean estatuko jaialdietan emango duten kontzertu bakarra izango da.

   The Jesus and Mary Chain William eta Jim Reid anaiek sortu zuten Glasgow inguruan, eta post punkaren errege bilakatu ziren 1980ko hamarkadaren erdialdean. Bandaren nortasunaren ezaugarrietako batzuk The Velvet Undergrounden eragin nabarmena, pop soinua forma aldetik, baina distortsio handia ere gitarretan, eta ikusleen aurrean probokazio jarrera dira.

   Talde eskoziarra hamargarren Bilbao BBK Live jaialdiaren egitarauko buruetako bat izango da, "eta Kobetamendin pop soinua eta aldi berean antipop soinua dituen eta rock musikan benetako mugarria jarri zuen 'Psychocandy' diskoko abesti guztiak joko ditu", antolatzaileek adierazi dutenez

   Halaber, Ben Harper The Innocent Criminals bere bandaren buru dela itzuliko da Bilbora, 2008tik haiekin eszenatoki bat konpartitu gabe egon ondoren. Denbora horretan, Kaliforniako gitarrista eta musikariak bi disko grabatu ditu Relentless7 taldearekin, beste hainbat musikariri lagundu die -adibidez Ringo Starri-, Fistful of Mercy supertaldea sortu du eta disko bat argitaratu du bere ama Ellen Harperrekin, beste hainbat proiekturen artean.

   Gainera, Counting Crows talde estatubatuarrak "Mr. Jones" kantarekin ospea lortu zuen, eta oso ezaguna izan zen 1990eko hamarkadan. Ordutik hona, rock alternatiboaren barruan bere lekua defendatzen jarraitu du taldeak, eta aurten "Somewhere Under Wonderland" argitaratu du, zortzigarren estudioko diskoa, eta jada AEBetako arrakasten zerrendetako lehen hamarren artean kokatu da.

   Baltimorreko (AEB) Future Islands synthpop banda ere jaialdi bilbotarraren hamargarren urteurreneko egitarauan egongo da. Aste honetan bertan albiste izan dira, "Seasons (Waiting On You)" kanta "2014ko Kantarik Onena" dela esan baitu 'Pitchfork' musika aldizkari garrantzitsuak.

TALDE GEHIAGO

   Baieztatutako lau banda horiei honako hauek ere batu zaizkie: The Cat Empire, Australiako ska eta jazz banda; Capital Cities, Kaliforniako indie pop bikotea; Irlandako Kodaline (lehen 21 Demands zirenak); The Ting Tings bikotea, aurretik ere jaialdian egondakoa, disko berriarekin.

   Halaber, Delorean zarauztarrak; Shaka Ponk talde frantsesa (iazko kontzertua bertan behera geratu ondoren); Britainia Handiko Zoot Woman; Arizona Baby; Zea Mays; eta Novedades Carminha ere jaialdian izango dira.

   Bestalde, antolakuntzak gogorarazi du abenduaren 23an bukatuko dela hiru eguneko bonua 110 euroan (gehi banaketa gastuen 6 euro) erosteko eskaintza. Kanpatzeko asmoa edukiz gero, prezio horri 8 euro gehitu beharko zaizkio.

   Abenduaren 24tik aurrera bonua erosteko beste eskaintza bat egingo da: 115 euro gehi 6 euro gastuengatik. Hiru eguneko bonua, kanpaldi eta guzti, 123 euro gehi 6 euro gastuengatik izango da.