The Sey Sisters taldearen gospel soinuak, abenduaren 21ean Bermeoko Kafe Antzokian

The Sey Sisters
BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 15 diciembre 2017 15:11

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

The Sey Sisters taldeak gospel kontzertua eskainiko du abenduaren 21ean, iluntzeko 20:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian. Edna, Yolanda eta Kathy Sey ahizpek osatzen dute taldea, eta haiekin batera, Albert Bartolome pianista eta saxofonista izango da taula gainean.

Hirukotearen abestiak "emozioz beteak daude", eta "bidegabekerian kontra agertzen dira, giza eskubideak defendatzen dituzte eta etorkizunera begira itxaropena azaltzen dute", Bermeoko Udaletik adierazi dutenez.

Gospel arima eta afrikar espiritua uztartuz, "hiru ahizpek beren ahots izugarriak zabaldu dituzte munduan zehar, erritmo eta energia kutsakorrak, musika eta talentuarekin eta benetako pasioarekin uztartuz".

Jaialdi garrantzitsuetatik igaro ondoren, The Sey Sisters taldeak "Let Freedom Ring" disko berria aurkeztuko du. Martin Luther Kingen 1963ko "I have a dream" hitzaldi famatuko parte bat da, eta, horrela, esklaboen borroka eta afroamerikar herriak bere eskubide zibilak defendatzeko egin zuen borroka gogoratzeko omenaldi txiki bat egin nahi dute.

Sarrerak 8 euro balio du eta Bermeoko Kultur Etxean, Kutxabanken orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daitezke. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabeek eta ezinduek %25eko deskontua dute leihatilan.