The Zepo rock taldeak EHUko Donostiako campusean joko du bihar

The Zepo taldea
EHU
Actualizado: miércoles, 2 febrero 2011 14:05

DONOSTIA, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

The Zepo talde hernaniarrak bere rock urbanoa eramango du bihar Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campusera, 18:30etan hasita, kontzertua emango baitu Ignacio Maria Barriola eraikinean, Donostia. Sarrera librea eta doakoa izango da, EHUko iturriek jakinartazi dutenez.

Hernanin (Gipuzkoa) sortu zen taldea 2001ean, eta Luis (bateria), Beñat (gitarra), Txentxo (gitarra) eta Iñaki (baxua eta ahotsa) dira bere kideak. The Zepo taldeak, besteak beste, Extremoduro, Los Suaves, Rosendo, Joaquin Sabina, Metallica, The Rolling Stones, Deep Purple, Gary Moore eta Kiss taldeen eragina du, eta rock urbanoaren zaporea duen zuzeneko indartsua eskaintzen du.

Era berean, bihar, arratsaldeko 14:30etan, Jean-Jacques Annaudek zuzendutako eta Sean Connery eta Christian Slater aktoreak protagonista dituen "Il nome della rosa" (Arrosaren izena) filma emango dute EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian bertan. Pelikula horrekin hasiko da otsailetik maiatzera burutuko den "Proiektatu zure filma" zikloa.