Trenaren Euskal Museoak bihar ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, tren historikoen hiru zirkulaziorekin

Tren historikoak ibiliko dira Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
TRENAREN EUSKAL MUSEOA
Actualizado: sábado, 21 mayo 2011 12:43

DONOSTIA, 21 May. (EUROPA PRESS) -

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Trenaren Euskal Museoaren Fundazioak asteburura eramango du maiatzaren 18an izan zen Museoen Nazioarteko Egunaren jaia, eta bihar ospatuko du, tren historikoen hiru zirkulazio antolatuz.

Zehazki, museoko arduradunek jakinarazi dutenez, museoaren nasatik goizeko 11:00etan abiatuko den lehen zerbitzua 1953an Rotterdamen Portugaleko trenbideetarako eraiki zen Allan 301 automotore diesel-elektrikoak izango da.

Bigarren zerbitzuan, 1913an Portugaleko trenbideetarako eta 1920an Ferrocarriles Vascongados izenekoetarako eraiki ziren "Portugal" eta "Euzkadi" lurrun lokomotorek, hurrenez hurren, trakzio bikoitza eskainiko dute.

Hirugarren zerbitzuan ere trakzio bikoitza egongo da, oraingoan museoaren historian orain arte inoiz egin gabeko gauza. Roblako eta Santander-Bilbo trenbideetan 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960koaren hasieran ohikoa izan zen irudia errepikatuko da: trakzio bikoitza "Euzkadi" lurrun lokomotoraren eta 1955ean eraikitako Creusot/Naval 1158 lokomotora diesel-elektrikoaren artean.

Horrez gain, Babcock & Wilcox konpainiak eraikitako 1920ko Grafton lurrun garabiak eta museoko tranbia historikoetako batzuek ere zerbitzua eskainiko dute.