Trenbidearen Euskal Museoak lurrunezko 20 trenen zirkulazioa eskainiko du Aste Santuan

Actualizado: domingo, 17 abril 2011 15:27

DONOSTIA, 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

Trenbidearen Euskal Museoaren Fundazioak lurrunezko 20 tren jarriko ditu martxan Aste Santuan zehar. Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen museoaren instalazioen eta Lasao arteko zirkulazio horiekin, noranzko bietan, Lurrunezko Trenen 2011ko denboraldia hasiko da, arduradunek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, apirilaren 21ean, 22an, 23an, 24an eta 25ean, egunero lau tren ibiliko dira zirkulazioan. Zirkulazio horien ordutegiak aipatutako egun bakoitzean ondorengoak izango dira: goizez, zirkulazioak 12:00etan eta 13:00ean izango dira, eta arratsaldez, 17:00etan eta 18:00etan.

Bestalde, aipatutako egunetan jendearentzako Trenbidearen Euskal Museoaren instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa izango da: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.

Informazio gehuago nahi dutenek 943 15 06 77 telefonora dei dezakete. Halaber, kontsultak egin ditzakete 943 15 07 46 faxaren bidez edo posta elektronikoz museoa@euskotren.es helbidera idatzita.