Trenbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan asteburuan

Lurrunezko Trena Aterako Da Azpeitiko Museotik Asteburuan
EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 5 mayo 2011 19:18

DONOSTIA, 5 May. (EUROPA PRESS) -

Trenbidearen Euskal Museoaren Fundazioak lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu datorren asteburuan Azpeitiko (Gipuzkoa) Museotik. Maiatzaren 7an, larunbatean, bi tren jarriko dira zirkulazioan, 12:30etan eta 18:00etan, eta maiatzaren 8an, igandean, beste bat izango da 12:30etan.

EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez, Trenbidearen Euskal Museoa 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara dago irekita asteartetik ostiralera; larunbatetan 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara irekitzen ditu ateak, eta igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik), 10:30etatik 14:00etara.

Informazio gehiago nahi duen edonork 943 15 06 77 telefonora dei dezake. Halaber, kontsultak egin daitezke 943 15 07 46 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es posta elektronikora idatziz.