Trio Aurorak bukatuko du bihar BilbaoMusikak antolatutako Interprete Gazteen Zikloa

Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 14:52

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Eskolak bihar bukatuko du Musikenerekin batera antolaturiko Interprete Gazteen Zikloa, Trio Aurora taldearen emanaldiarekin. Biolin, biola eta biolontxeloz osatutako hirukoteak Beethoven, Francaix eta Martinu-ren obrak interpretatuko ditu. Emanaldia BilbaoMusikaren La Galerako auditoriumean izango da, 19:30etan, eta sarrera dohainik, antolatzaileek adierazi dutenez.

Trio Aurora hirukotea ikasturte honetan sortu da Musikenen Benedicte Palko irakasle eta piano jolearen ardurapean. Taldea Karmen Sookruus biolin-jotzaileak, Miguel Angel Rodriguez biola-jotzaileak eta Salvador Bolon biolontxelo-jotzaileak osatzen dute, eta zenbait maisu ospetsuren klaseak ari dira jasotzen, adibidez, Simon Bernardini (biolina), David Quiggle eta Natascha Tchitch (biola) eta Asier Polorenak (biolontxeloa). Aipatu bezala, biharko kontzertuan Ludwig van Beethoven, Jean Francaix eta Martinu String-en obrak interpretatuko dituzte.

Musikeneko ikaslez osatutako taldeen azken kontzertua izango da. BilbaoMusikako publikoari zuzenduta egon da, eta Double Aided! jazz taldearekin hasi zen. Gainera, Musikalité Brass Quintet metal boskotea, Teresa Albero sopranoa eta Jesus Lopez pianista igaro dsira bertatik, besteak beste.

Zikloak, adinez gazteak izan arren, interpretazioan eta konposizioan musikari dohaina erakutsi duten gazteen ibilbidea artistikoa bultzatu nahi du. Izan ere, parte hartu duten talde batzuek, zenbait lehiaketa irabazi dituzte jada.