Turisten etorriak behera egin du uztailean Gipuzkoan, baina "kontua ez da urtero marka guztiak haustea" dio Itxasok

San Sebastián
TWITTER
Actualizado: martes, 22 agosto 2017 16:50

DONOSTIA, 22  (EUROPA PRESS)

Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) emandako datuen arabera, Gipuzkoan %0,4 behera egin du turisten sarrerak, eta %0,2 pernoktazioek. Datuok positibotzat jo ditu Kultura eta Turismoko foru diputatuak, Denis Itxasok, "iaz izan ziren gehikuntza nabariak finkatzen diren heinean, 2016koa ohiz kanpoko urtea izan baitzen argi eta garbi".

Itxasok nabarmendu du, gainera, "kontua ez dela urtero marka guztiak haustea, ezta datu kuantitatiboetan bakarrik arreta jartzea, baizik eta zerbitzuaren kalitatea zaintzea eta turista fluxuak lurraldean hobeto banatzea".

Gipuzkoan turismoak uztailean izan duen portaera eskualdeka aztertuz gero, Aldundiak azpimarratu du hazkunde nabaria izan duela eremu metropolitanoak (%23 bidaiari eta %24 pernoktazio gehiago), hau da, Errenteria, Usurbil, Lasarte-Oria, Astigarraga eta Hernanik osatzen duten guneak.

Pernokatazioei dagokienez, foru gobernuak azpimarratu du kostaldeko udalerrietan %10,4ko jaitsiera izan dela, barrualdean %0,5 bakarrik jaitsi den bitartean: "horrek garamatza pentsatzera kostaldearen eta barrualdearen arteko tarteak murrizten jarraitzen duela".

"Uztaileko meteorologia bereziki kaskarra izan da Gipuzkoan -esan du Lehen Diputatu Nagusiordeak- eta baliteke hori egotea jaitsiera eragin duten arrazoien artean, batez ere kostaldeari dagokionez. Baina Eustaten txostenean bada datu itxaropengarririk bisitan datozkigun turisten tipologiari dagokionez:turista jaitsiera batik bat Estatutik datozenen artekoa da, turista atzerritarrak %3 hazi baitira".

EGONALDIA

Halaber, auzo lurraldeetan batez besteko egonaldia laburtu den arren, Gipuzkoak eutsi egin dio 2,2 gaueko batez besteko bisitari, hiru lurraldeen arteko datu onena delarik.

Urteko lehenbiziko 7 hilabetetako datuak metatuz gero, eta hotelak eta agroturismoak batuz, 5.723 bidaiari sarrera gehiago izan dira(+% 0,87) eta 11.481 pernoktazio gehiago (+%0,88). Eskualdeka begiratuz, %23 gehitu dira gune metropolitanoan, %3 hiriburuan eta %1,5 barrualdean, kostaldean % 17 jaitsi diren bitartean.