Turisten ia %80k aisiagatik bisitatzen dute Euskadi, Jaurlaritzaren "Ibiltur" azterlanak ondorioztatu duenez

Publicado: martes, 21 agosto 2018 16:59

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -


Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2016-2017 'Ibiltur' azterlanaren ondorio nagusiak eman ditu ezagutzera. Azterlan horren bitartez, aisiagatik eta negozioengatik eta MICE (bilkura eta erakusketa turismoa) sektoreagatik Eusko Autonomia Erkidegoa (EAE) bisitatzen duten turisten portaera aztertzen da. Ondorio nagusia honako hau da: "Euskadin gaua ematen duten %79k aisiagatik bisitatzen gaitu eta %17k, negozioengatik / MICEgatik".

Hiriburuen artean, Gasteiz da negozio-turismo ehuneko handiena duena (%37); aisirako turisten proportzio altuena duena, berriz, Arabako Errioxa (%89), gero Euskal kostaldea (%88), eta jarraian Bilbo (%81). 'Ibiltur' azterlanaren arabera, aisirako turisten artean, 2014tik "hiriko turismoa" delakoa ematen da, bereziki, hiru arrazoirengatik: hiriko turismoa egitea (%22), gastronomiarekin eta ardoarekin lotutakoak (%20) eta kultura eta ekitaldiak (%13,5).

Era berean, Jaurlaritzako iturriek adierazi dute "nabarmentzekoa" dela ibilbide turistikoak (Touring) egiteko dagoen joera gero eta handiagoa; gaur egun %21ekoa da, eta 2014an %12koa zen. MICE sektoreko turisten artean, 2012tik gaur egun arte alderdirik baloratuena biltzarraren / konbentzioaren programa da (1 eta 5 arteko balorazio eskalan, 4,6). Amaitzeko, aipatu dutenez, EAEn pertsonako eta eguneko aisiako turisten gastua 104 eurokoa da, 2014an baino 5 euro handiagoa. Eta, MICE turisten kasuan, 129 eurokoa zen eta, orain, 133 eurokoa da.