DUSSELDORF HIRI ALEMANEAN

Txakolina eta Arabar Errioxako ardoak egiten dituzten 20 upategi izango dira Prowein Azokan

Arabar Errioxako ardoak eta txakolina Dusseldorfen izango dira
Foto: Europa Press

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Arabar Errioxako ardoen eta txakolinaren upategiak nazioarteko bihurtzearen aldeko apustua egin du eta ardoak sustatzen laguntzen ari da, nazioarteko lehen mailako azoketara joanda, euskal enpresarientzat "erreferente argia" den Prowein azokara, besteak beste. Azoka Dusseldorfen izango da, martxoaren 4tik 6ra, eta Arabar Errioxako ardoen eta txakolinaren pabiloian 20 upategi egongo dira.

   Jaurlaritzaren arabera, Alemania "merkatu garrantzitsua" da ardogintzaren sektorean. Ardoaren kontsumo handiak eta ekoizpen txikiak munduko ardo-inportatzaile nagusi bihurtu dute Alemania ardo bolumenari dagokionez, eta handienetan bigarrena, berriz, balioari dagokionez. Kontuan izan behar da, gainera, Espainiako ardo-esportazioen helmuga nagusia dela Alemania.

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Arabar Errioxako ardoak eta txakolina nazioarteko merkatuetan sustatzeko aurreikusitako ekintzen artean sartzen da Prowein azokan parte-hartzea.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.