Txakolinaren dastatze saio komentatua izango da larunbatean Bakioko Txakolingunean

Actualizado: jueves, 23 octubre 2014 17:39

BILBO, 23 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bakioko Txakolinguneak txakolinaren dastatze saio komentatu bat antolatu larunbaterako, urriaren 25erako, Uribeko II. Urri Gastronomikoa dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Dastatze saioa goizeko 11:30ean hasiko da, eta bi ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera. Iñaki Suárez sommelierra arduratuko da saioa komentatzeaz. Sarrera 5 euro izango da, museoaren bisita barne.

Leku kopurua mugatua denez, beharrezkoa da aurretik izena ematea 94 602 85 13 edo 94 619 33 95 telefonoetara deituta edo txakolingunea@bizkaia.net helbidera mezu bat bidalita.