Txiki Txiki Big Band talde gasteiztarra Artixko (Frantzia) Musiques a Tous Vents jaialdian izango da asteburuan

Actualizado: viernes, 13 mayo 2011 12:13

GASTEIZ, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Txiki Txiki Big Band musika talde gasteiztarrak Artixen (Frantzia) ospatuko den Musiques à Tous Vents jaialdian parte hartuko du bihar eta etzi, Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Txiki Txiki Big Band errealitate bihurtu den proiektu handia da. 2010ean sortu zen, Gasteiz Big Band-en babesean. Ana Isabel Bravok zuzentzen du eta irakasle talde baten laguntza eta aholkua ditu, horien artean, Elena Ibarzabal eta Jimmy Bidaurretarena.

Arabako 52 musikarik osatzen dute taldea, Alegria-Dulantzi, Amurrio, Bastida eta Gasteizko musika eskoletakoak, hain zuzen ere. "Cultural Alava erakundearen babes ekonomikoari esker eta familien ahaleginari esker TTBB musika talde nabarmena da", adierazi dute.