Txikizkako merkataritzaren salmentak %0,4 jaitsi dira EAEn urteko lehen hiruhilekoan

Txikizkako merkataritzaren salmentak behera lehen hiruhilekoan
Europa Press
Actualizado: viernes, 5 mayo 2017 12:05

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren salmentak %0,4 gutxitu dira 2017ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan, eta gasolindegiak sartu gabe %0,1 gehitu dira. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten indizea %0,1 jaitsi da, urtaroen eraginak kenduta, Eustaten datuen arabera.

Elikagaien salmentak %0,5 gehitu dira urteko lehen hiruhilekoan. Aitzitik, gainerako produktuen salmentak %0,3 gutxitu dira, eta automobilgintzarako erregaiarenak %2,7, beti ere 2016ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe. Elikagaien txikizkako merkataritzan, espezializatua %4,2 jaitsi zen, eta elikagaiak nagusi diren ez espezializatua %3,0 gehitu.

Gainerako produktuak nagusi diren merkataritza ez espezializatuan %6,0 gehitu dira salmentak, eta kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %1,0. Etxeko ekipamenduan espezializatuan %1,5 murriztu dira salmentak, eta pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,0.

Herrialdeka, txikizkako merkataritzaren salmentak Gipuzkoan bakarrik igo dira urteko lehen hiruhilekoan (%0,3), Bizkaian (-%0,7) eta Araban (-%0,8) jaitsi egin direlako, termino errealetan eta urte artean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban %1,0 eta Bizkaian %0,2 jaitsi dira salmentak, eta Gipuzkoan %0,6 igo.

Azkenik, EAE osoan, eta 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua %0,3 gehitu da 2017ko lehen hiruhilekoan. Iazko hiruhileko beraren aldean %0,6 igo da okupatuen kopurua.