Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko errektoreak EHU bisitatu du

Ignacio Sánchez Txileko unibertsitateko errektorea EHUn izan da
EHU
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 18:14

BILBO, 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ignacio Sánchez Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateko errektoreak, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) bisitatu du gaur, azaroaren 21ean. Topaketa akademiko hau, Bilbon Txileko kontsula den Iratxe Madariagak bultzatu du, datorren abenduan Bizkaiko hiriburuan egingo den Ikerketa Biomedikoaren II. Euskadi eta Txile arteko Topaketen harira, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Bere bisitan, Sánchez Carmelo Garitaonandia EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordearekin bildu da. Garitaonandiak, EHUren gaur egungo egoera eta etorkizuneko proiektuak azaldu dizkio. Gainera, errektore txiletarrak Fernando Plazaola Ikerketa errektoreordearekin hitz egiteko aukera izan du, Teknologia eta Zientzia Parkearen eta Unibertsitateak esku artean dituen ikerketa proiektu ezberdinen zehaztasunak lehen eskutik ezagutzeko.

Era berean, Txileko Pontificia Universidad Católica zentroko errektorea Marta Barandiaran EHUko Nazioarteko Harremanen zuzendariarekin ere topaketa izan du, bai eta abenduaren 1ean eta 2an Bizkaia aretoan egingo diren Ikerketa Biomedikoaren II. Euskadi eta Txile arteko Topaketen antolaketa taldeko kide Begoña Ochoa eta Nacho Garcia-Alonso irakasleekin ere. EHUk eta Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateak bultzatutako topaketa honen lehen edizioa iaz egin zen Txileko Santiagon.