Txillida familiak negoziazioa "behin betiko itxita" dagoela eta eskultorearen ondarea zainduko duela dio

Actualizado: viernes, 25 marzo 2011 17:58

DONOSTIA, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eduardo Chillidaren familiak berriro esan du Hernaniko (Gipuzkoa) Txillida Leku Museoaren inguruan Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zituen negoziazioak "behin betiko itxita" daudela, eta eskultorearen ondarea zainduko duela ziurtatu du.

Txillidatarrek joan den astean jakinarazi zuten, agiri baten bidez, museoa ixteko erabakia hartu zutela, museoa irekita mantentzeko akordiorik lortu ez zutelako Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin.

Hedabideei gaur bidalitako prentsa ohar batean, Eduardo Txillidaren familiak azaldu du bat datorrela bi erakunde publikoekin Txillida Lekuri buruzko "negoziazioak behi betiko itxita" daudela esatean. Gainera, negoziazioan izandako eztabaidagaien inguruan adierazpenik eta ñabardurarik ez egitea adostu dutela esan dute.

"Etorkizunari begiratzen diogu eta ez iraganari. Txillida Leku, Eduardo Txillidaren ondarea eta artistaren obraren adituek bisitatu ahal izango duten espazio paregabea zainduko ditugu", ziurtatu dute.