Txinako CSMC-k eta Elgoibarko IMH-k Lanbide Heziketako produkzio programazioari buruzko ikastaroa egingo dute Txinan

Li Da Wei CSMC-ko presidentea eta Joxean Egaña IMH-ko zuzendaria
IMH
Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 18:41

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Tianjingo (Txina) Makina Erremintaren Lanbide Heziketako Espainiar-Txinatar Institutuko (CSMC) eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Makina Erremintaren Institutuko (IMH) ordezkariek bi erakundeen arteko akordioa sinatu zuten Txinan otsailaren 26an, datorren udazkenean Txinan goi-mailako Lanbide Heziketako ikastaro bat ezartzeko.

Ekitaldia Tianjingo Harrera Jauregian izan zen, Tianjingo Udalak antolatutako nazioarteko proiektuen sinadura ekitaldi orokor batean. CSMC-IMH proiektuaren helburua garatzeko adostu zuten, besteen artean, irakatsiko den espezialitatearen garapen kurrikularrean elkarlanean aritzea, parte hartuko duten irakasleak prestatzea eta administrazioekin beharrezkoak izango diren gestioak egitea, jarduera berri hau abian jarri eta tituluaren homologazioa lortu ahal izateko baimenak lortzeko.

CSMC zentroa makina erremintaren sektore industrialaren erabiltzaileentzat langile kualifikatuak prestatzeko Espainia eta Txinaren arteko elkarlanaren fruitua da, eta 2003ko abenduan inauguratu zen.

IMHk Txinako institutu honekin lanean dihardu sortu zenetik: zazpi urte baino gehiagotan irakasleak prestatu ditu eta ikasleen trukea egin du, eta bere esperientziaren ekarpena egin du txinatar zentroaren lanbide heziketa iraunkorrari eta zentro honen antolaketari.