Txinarekin negoziatzeko gakoak ezagutarazteko jardunaldi bat izango da datorren astelehenean Bilbon

Actualizado: viernes, 14 noviembre 2014 12:22
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Txinarekin negoziatzeko gakoak ezagutaraziko dira datorren astelehenean, azaroaren 17an, "Claves para Negociar en China: Internacionalización de las empresas de productos y servicios" izenburupean Mondragon Unibertsitateak Bilboko Merkataritza Ganberan antolatutako jardunaldian. Topaketako hizlari nagusia Julia Pérez-Cerezo Europako Batzordeko aholkulari independente, Txinako merkatuan aditu eta zenbait libururen egile izango da.

   Jardunaldian, Txinari buruzko ikuspegi argia, egiazkoa eta praktikoa eman, hango enpresa eta pertsonekin negoziatzeko gakoak aurkeztu eta herrialde asiarrean ezarritako enpresa eta zerbitzuen esperientziak ezagutaraziko dira, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi duenez.

   Txinarekin harremanak izan nahi dituzten ekintzaile, zuzendari eta enpresa txiki eta ertainetako (ETE) profesionalei zuzenduta dago jardunaldia, bai eta Asiako herrialdeko nazioartekotze esperientziak ezagutu nahi dituzten arduradunei ere.

   Jardunaldia goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da, Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan, gaztelaniaz izango da, 180 euro balio du eta interesdunek izena eman dezakete Merkataritza Ganberaren webgunean edo 94 470 24 86 telefonoan.