Txintxaun kolektiboak "The Full Monty" taularatuko du ostiral honetan Bermeon

"The Full Monty" Bermeon
TXINTXAUN KOLEKTIBOA
Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 17:10

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Txintxaun kolektiboak "The Full Monty" antzezlana eramango du ostiral honetan, otsailaren 27an, Bermeoko (Bizkai) Nestor Basterretxea aretora, gaueko 21:00etatik aurrera, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Gaztelaniaz izango den antzezlanaren pertsonaia nagusiak langabezian dauden sei gizon dira. Bizi duten egoerari irtenbide bat bilatzen ari dira, eta guztiek batera striptease ikuskizun bat egingo dute. Stripteaseren gaia salaketa sozial bat egiteko erabiltzen da antzezlanean.

"The Full Monty" ikusteko sarrerek bost euro balio dute eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daitezke.