#Txiotesia2 lehiaketako irabazleak datorren asteazkenean jakinaraziko dituzte, Donostian

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 12:37
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

   UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egin da bigarren urtez, ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzeko eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzeko helburuarekin. Guztira, 46 ikerlarik parte hartu dute aurten, eta sari banaketa ekitaldian jakingo da nortzuk diren bi irabazleak, datorren asteazkenean, azaroaren 26an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

   Lehiaketaren antolakuntzak jakinarazi duenez, sari banaketa ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Jon Mattin Matxain ikerlariak eskainiko duen "Ikerketa Buruan eta Ibili Munduan" hitzaldiarekin. Bertan, ikerketaren nazioarteko abenturak eta anekdotak izango ditu hizpide.

   Ondoren, 12:20 aldera, sariak banatuko dira, eta han izango dira lehiaketako irabazleak, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria, eta epaimahaiko kide izan diren Ainhoa Latatu Mikrobiologian doktore, UEUko Goi Mailako Prestakuntzaren arduradun eta UEUkidea, Iñaki Larrea Hezkuntzan doktore, ikertzaile eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta Koldo Garcia Genetikan doktore, ikertzailea EHUn eta UEUkidea.