Txomin Arana motor gidaria omenduko dute larunbatean Ereñon

Actualizado: viernes, 24 enero 2014 14:18
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Ereñok (Bizkai) Txomin Arana moto gidaria omenduko du larunbat honetan, urtarrilaren 25ean, Dakar Rallyaren egindako lanagatik, proba bukatu duen lehen bizkaitarra izan ondoren, 56. postua lortuz.

   "Ereñoko herria, herrian goi mailako kirol bat edukitzeaz harro, Txomin Arana omendu nahi du larunbat honetan", adierazi dute udal bizkaitarreko arduradunek prentsa ohar bidez.

   Horrela, arratsaldeko 13:00ean, plazan hasiko da omenaldia, "2014ko Dakarrean erakutsitako kemena goraipatuz eta Ereño herria munduan ezagutaraztea eskertuz". Omenaldiaren ostean, 15:00etan, 300dik gora lagun bilduko dira Arita Berri jatetxean, Aranarekin batera herri bazkariaz gozatzeko.

   Ereñoko Udalaren arabera, "esperientzia ahaztezina izan da" 28 urteko ereñoarrarentzat. Momentu onak eta ez hain onak bizi izan ditu, bederatzigarren etapan motorra zapuztu eta bost orduz geldirik egon behar izana bezalakoa. Erori ere egin zen baina onik atera ere.

   "Aranaren itxaropenak ez ziren itzali, dudarik gabe, espero zuena baino gehiago lortuz. Garaipen pertsonal hau ibilbide luze baten hasiera besterik ez da izan, eta arrakastaz beteriko etorkizuna opa diogu", adierazi dute.