Udako euskaltegietan izena emateko kanpaina abiaraziko du Gipuzkoako Aldundiak

Udan euskaltegietan matrikulatzeko kanpaina aurkeztu dute
Foto: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 4 junio 2015 17:34

DONOSTIA, 4 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina jarriko du martxan herritarrek udako euskaltegietan izena eman dezaten. Kanpaina lurraldeko euskaltegi eta barnetegi guztien babesarekin osatu da, eta, foru erakundeko jarduneko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak azaldu duenez, urtean zehar egin ohi den bezala, "uda ere sasoi aproposa da euskararen munduan murgiltzeko, euskara hobetzeko eta erabiltzeko".

   Kanpainaren helburua da ahalik eta ikasle gehien lortzea, eta horretarako, irrati, telebista, medio digital zein prentsa idatzian egingo da kanpaina bi astez. Donostiako autobusetan eta autobus geltokietan ere afitxak jarriko dira.

   "Uda honetan etor zaitez ZEN egitera" da kanpainaren goiburua, eta horrekin batera, "norberak bere barne oreka euskararen bidez lortzeko euskaltegietan izena emateko eskatuko da". Datorren astelehenean hasiko da kanpaina eta bi aste iraungo du.

   Aurkezpenean, Etxeburuarekin batera, Gipuzkoako euskaltegi eta barnetegietako ordezkariak izan dira. Azaldu dute udako ikastaroak trinkoak direla, hilabetekoak, eta euskara eta euskal kulturan murgiltzeaz gain, azterketak prestatzeko edota tituluak ateratzeko baliagarriak direla.