Udako kirol jardueretako ekintzek 14.600 lagun bildu dituzte aurten Donostian

Actualizado: lunes, 20 octubre 2014 17:43

DONOSTIA, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Kirol jardueretako Uda kanpainak partaidetza marka guztiak gainditu ditu 2014ko edizioan, 14.594 pertsona izan baitira Donostia Kirolak erakundeak nahiz 41 kirol klubek kirol instalazioetan eta aire librean antolatutako ikastaroetan parte hartu dutenak, hau da, 2013an baino %7 gehiago.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, parte hartzaileek 11.525 eskola umeak izan dira, eta gazteak eta helduak, aldiz, 3.069. Jarduera bakoitzeko partaidetzari dagokionez, Kirolanitza deituriko jarduerak (zenbait ordutan zehar hainbat kirol jarduera) eskola umeen artean lehen postua eskuratu du aurten (2.624 partaide), bigarrena igeriketak (1.834) eta hirugarren postua surf/body boardek (1.665). Tenisa (1.390) eta piraguismoa (1.064) eskola umeen artean arrakasta lortu duten beste jardueretako batzuk dira.

Gazte eta helduen mailan (16 urtetik gorakoak) udal kiroldegietan antolatutako jarduerak nabarmendu dira, besteak beste, ziklo indoor (879 parte hartzaile) eta pilates (449). Aire librean antolatutako jardueretan, piraguismoa (212) eta surfa (288) nabarmendu dira.

Uda 2014 kanpainan 41 kirol elkartek hartu dute parte, eta Fortuna K.E. (3.260 partaide), R.C. Tenis Elkartea (2.208 partaide) eta Bera Bera kirol elkartea (1.215) izan dira partaide gehien batu dituzten klubak. Azkenik, kanpaina honetan parte hartu duten 16 urtetik beherako neska-mutilen %62ak euskaraz eskainitako ikastaroak aukeratu ditu.