Udalkutxak 824 milioi euro banatuko ditu 2016an Bizkaiko udalen artean

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilu berriaren lehen bilera
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: lunes, 19 octubre 2015 17:12

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak bilera egin du astelehen honetan Foru Jauregian, Bilbon, Finantzen Euskal Kontseiluak joan den astean Gasteizen egin zuenaren ostean bilera egin ostekoa, eta, aztergaien zerrendako gai nagusia 2016an Bizkaiko udal bakoitzari egingo zaion ekarpenaren zenbatespena izan da, kontuan izanda guztira 824 milioi euro banatuko direla.

   Zenbateko hori proportzionalki banatuko da Bizkaiko udalen artean, Udalkutxa Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren bidez, eta 2015eko amaieran egindako aurreikuspena baino %1,5 handiagoa da. "Bada, Udalkutxatik jasotako diru hori funtsezkoa da udalek hurrengo ekitaldirako beren aurrekontuak prestatzeko", Bizkaiko Aldundiko iturriek nabarmendu dutenez.

   Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluaren bileran proposamen bat aurkeztu da, ikusteko nola bana daitezkeen estatuari ordaindutako Kupoaren azken epean konpentsatutako 1,4 milioi euroetan udalei dagokien diru kopurua, zeina autonomia pertsonalerako eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko sistemaren (SAAD) gutxieneko maila finantzatzeko funts osagarrira bideratzen den. Bada, funts hori Gizartekutxaren bidez banatuko da Bizkaiko udalen artean.

   Gainera, Bizkaiko udaletan zer eragin izango duen lurraldeko diru bilketa 2015ean jaitsi izanak aztertu da, udalek 48 milioi euro inguru itzuli beharko baitituzte; halere, behin betiko datua ez da 2016ko otsailera arte ezagutuko, alegia, 2015eko ekitaldia likidatu arte.

LEGEALDIKO LEHENA

   Legegintzaldiko lehenengo bilera egin du astelehen honetan Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak, maiatzeko azken hauteskundeen osteko lehenengoa, eta haien ondoriozko batzordekide berriek ere hartu dute parte.

   Bada, hamar kide ditu Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak. Haietako bost Bizkaiko Foru Aldundikoak dira: Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Kontseiluko presidente dena; Jose Maria Iruarrizaga Ogasun Ogasun eta Finantzen diputatua; Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatua; Elena Unzueta bozeramailea eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; eta Jose Rubi, Ogasun eta Finantza Saileko Idazkaritza Orokor Teknikoaren burua.

   Kontseiuluko beste bost kideak Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkariak, eta agintaldi honetan udal hauetakoak dira ordezkariok: Abadiño, Balmaseda, Bilbo, Ermua eta Muskiz.

   Lurralde Kontseilua gutxienez urtean bitan batzen da, Finantzen Euskal Kontseiluaren bileren ondoren. Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza eta koordinazio organoa da, eta finantzaketaren banaketa egokia bermatzen du, bai eta Bizkaiko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera ere.