UEUk Eibarko (Gipuzkoa) udaberriko eskaintza "hurbila eta interesgarria" aurkeztuko du ostegunean

Actualizado: martes, 26 febrero 2013 12:43

DONOSTIA, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberrirako Eibarko (Gipuzkoa) Markeskoa Jauregian prestatu dituen ikastaroak aurkeztuko ditu datorren ostegunean, otsailaren 28an.

UEUko arduradunen esanetan, azken urtean erakundeak bizi izan duen egoera kontuan hartuta, asmoa da ikastaro hauetara ahalik eta jende gehien erakartzea, eta horretarako, "hurbila eta interesgarria" den eskaintza egin dute, hala nola antzerkigintza, argazkigintza, komunikazioa, Moodle eta abar.

Prentsaurrekoan ikastaro guztien xehetasunak emango eta Eibarko Udalak eskaintzen dituen laguntzak aurkeztuko dira. Markeskoa Jauregian da hitzordua, ostegun goizeko 11:00etan, eta Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Mari Karmen Menika UEUko Markeskoako arduradunak parte hartuko dute.