Uhinak Klima eta Itsasertz Aldaketaren Biltzarrak jarraipena izango du, lehen edizioaren harrera ona ikusita

Actualizado: jueves, 8 octubre 2015 14:14

DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)

   Irungo (Gipuzkoa) Ficoba erakusketa guneak lehen urratsa egin du biltzarren bultzatzaile eta antolatzaile gisa asteartean eta asteazkenean egino den Uhinak Klima eta Itsasertz Aldaketaren Biltzarrarekin eta, AZTIrekin batera antolatutako topaketaren lehen edizioak izan duen arrakasta ikusita, biltzarrak jarraipena izango duela adierazi dute bere arduradunek.

   Datozen edizioetan -aldizkakotasuna aurki baieztatuko da- Uhinak biltzarrak, besteak beste, honako helburu hauek izango ditu: haztea -klima aldaketak eragindako eremu geografiko berriak sartuz eta txostengile berriak ekarriz, eta arreta berezia jarriz enpresen sektorea tartean sar dadin, sektore horrek gauzatu beharko baititu azken batean itsasoaren maila handitzeari aurre egiteko zehazten diren jarduketak- eta oraindik instituzioen inplikazio handiagoa lortzea.

   Adolfo Uriarte AZTIko Itsas Ikerketako Atalaren Balioko zuzendariak biltzarraren amaieran adierazi zuen bezala, "egungo testuinguruan, zaila zen Uhinak bezalako biltzar bat antolatzea, ekitaldi asko egiten baitira itsasoari lotuta, baina unea zen klima aldaketari modu serioan ekiteko".

   Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi du mugaz gaindiko izaerakoa izatea dela biltzarrak asmatu duen gauzetako bat. "Klima aldaketaren gertakariak ez du mugarik ezagutzen; horregatik, mugaz gaindiko ekitaldi baten aldeko apustua egin dugu kontzeptu zabal batetik begiratuta. Jakina, Uhinaken gaiagatik, baina Bidasoa ibaiaren bi ertzetako instituzioen kolaborazioa ere izan dugu. Uste dut esan dezakegula benetan mugaz gaindiko kongresua izan dela", esan du.

140 ADITU BAINO GEHIAGO

   Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak bertako zein nazioarteko 140 aditu baino gehiago bildu ditu Ficobako bi jardunaldietan. Parte hartzaileek planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu dituzte gure kostaldeak (Euskadi eta Akitania) prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima aldaketak seguru aski izango dituen ondorioei aurre egite aldera. Sinergiak eta kolaborazio dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta mantentzean.

   Honako hauek izan dira Uhinak lagundu dutenak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques, el Conseil Régional d`Aquitaine eta Aglomeración Sud Pays Basque, baita San Sebastián Turismo&Convention Bureau eta Basquetour ere.

   Instituzio horiek ekitaldian parte hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute klima aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren neurriek aukera sortu dezaketela garapen jasangarria gauzatuz itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko.