Ume sahararrak etxean hartzeko epea zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia)

Actualizado: lunes, 4 abril 2011 17:56

BILBO, 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

"Oporrak Bakean" programan parte hartzeko deialdia egin berri du

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) herriko familientzat. Programa honen bitartez ume sahararrek euren oporraldiko bi hilabete eskualdean pasa ditzakete, errefuxiatuen kanpamenduetara itzuli aurretik.

Gernika-Lumoko familiekin igaroko dituzte uztaila eta abuztua 8 eta 12 urte bitarteko umeek, eta oporraldian euren elikadura hobetu, osasun-laguntza hobetu eta basamortuko beroa saihestu ahal izango dute.

Ume saharar bat hartu nahi duten familiek maiatzaren 16a baino arinago eskaera egin beharko dute udaletxean, edota 94 627 02 00 eta 94 627 02 04 telefonoetara deituta, 8:00etatik 14:00ak arte, Begoña Landa Gernika-Lumoko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak azaldu duenez.

Auserd deritzon kanpamentutik etorritako haurrak udalerriko hamar familietan izan dira, programa honen bitartez, orain arte. Ekimenean parte hartzeko txikiek ikasturtea gainditu eta esperientzia lau urtez errepikatu behar izan dute.