Umeen artean arrainaren kontsumoa bultzatzea bilatuko du Bermeoko XXI. Arrain Azokak

Bermeoko Arrain Azoka aurkeztu dute
Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 8 mayo 2015 12:21

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Bermeoko XXI. Arrain Azoka maiatzaren 15, 16 eta 17an ospatuko da, "Arrainari gustua hartzen" lelopean, eta umeen artean arrainaren kontsumoa bultzatzea izango da helburua nagusia, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak udalerri bizkaitarreko Arrantzaleen Museoan egindako aurkezpenean azaldu duenez.

   Bidegurenekin batera, Irune Ormaetxea Merkataritza eta Turismo zinegotzia, Bego Gangoiti Bermeoko turismo arduraduna eta kontserba enpresetako ordezkariak izan dira aurkezpenean.

   "Familian sukaldaritza zuzenean" izango da Arrain Azokaren baitan antolatu den ekimenetako bat, "familian arraina era erakargarrian eta errezean prestatzen erakutsiko duena". Gainera, aurten, nobedade moduan, Bermeoko kontserba enpresen hainbat produktu sorta eskuratu ahal izango dira.

   Bestalde, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian "San Juan" baleontzia eraikitzen ari diren arotzek XVI. mendean egiten zen moduan egituraren pieza bat eskuz landuko dute.

   Aurtengo Arrain Azokak 20 erakustoki bilduko ditu. Enpresek eta erakundeek euren produktuak eskainiko dituzte bisitariek dastatzeko eta erosi ahal izateko, eta gainera, arrantza mundua erakutsiko dute. Azokaren ordutegia 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da maiatzaren 15ean eta 16an, eta 11:00etatik 15:00etara maiatzaren 17an.