Unamunoren eta Ortega y Gasseten arteko harremanari buruzko hitzaldi bat izango da astearte honetan Bilbon

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 12:39
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak egitarau zabala jarri du martxan aurten 1864ko irailaren 29an Miguel de Unamuno Bilbon jaio zeneko 150. urteurrena ospatzeko, eta astearte honetan, azaroaren 25ean, idazle ate filosofo bilbotarrak eta José Ortega y Gassetek bakoitzaren planteamendu filosofikoen inguruan izan zituzten desadostasunetan sakonduko duen hitzaldi bat izango da Bidebarrieta liburutegian.

   Javier Zamora Bonilla Ortega y Gasset Ikasketa Zentroko zuzendariak eta Patxi Lanceros Ezagutzaren Teoria eta Filosofia eta Antropologia Politikoko irakasleak aztertuko dituzte bi egileen arteko desadostasun formalak eta beti oso ona izan ez zen harremana, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

   Unamunok desadostasun sakonak izan zituen bera baino 19 urte gazteagoa zen Ortega y Gassetekin, eta bien izaera indartsuaren eta ez isiltzearen ondorioz, lehia horren ondoriozko gertakariak eta anekdotak ugariak izan ziren.

   Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldien zikloa abenduaren 19an amaituko da, Juan Carlos Sánchez Gómezek zuzendutako "Enclaves de Unamuno" dokumentalaren emanaldiarekin. Dokumentalak ibilaldia proposatzen du idazlearen azken urteak jaso zituzten Salamancako hiriko txokoetatik.

   Ondoren, José Antonio Ereñok "Unamunoren harremanak bizi izan zen hiriekin" izeneko solasaldia gidatuko du. Bertan, dokumentalaren zuzendaria den Marcial Morera filologoak, La Sorbonneko unibertsitateko Colette eta Jean-Claude Rabaté irakasleek eta Pablo Unamuno idazlearen bilobak hartuko dute parte.