UNESCOk bere 65 ekintzen artean nabarmendu du UNESCO/Bilbao saria

Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 15:03

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

UNESCO erakundeak UNESCO/Bilbao saria sartu du nazioarteko aldaketan eta munduko egoera berrien premia nagusiei erantzuteko arloan antolatzen dituen 65 ekintzen artean, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Erakundearen 65. urteurrena eta bere osaeran estatu gehiago sartzea dela eta, UNESCOK balantzea egin du jakiteko ea modu eraginkorrean erantzuten zaion krisian murgilduta dagoen munduari eta etekina ateratzeko gaurko garaiak munduko biztanleei eskaintzen dizkien aukerei. UNESCOren jarduerak zortzi ataletan daude banatuta, eta zerrendan jarrita daude nazioarteko erakundeak antolatu eta aldaketarako lagungarri izan diren ekintzak.

Sari hau 2008an antolatu zen lehenengo aldiz eta harrezkero urte birik behin ematen da. Erakundeek edo norbanakoek giza eskubideen alde egindako ahalegin esanguratsuak saritu ohi ditu.

Asma Jahangir Pakistango aktibistak eta Stephan Hessel "giza eskubideen deklarazio unibertsala idatzi zutenetakoak jaso dute saria lehenengo bi edizioetan.

Bilbok lotura handia du nazioarteko erakundearekin, 2009az geroztik batik bat, orduan estreinatu baitzituen Bizikidetasun plazako instalazio berriak, Isozaki Atearen alboan.

"Giza eskubideak errespetatzearen eta aplikatzearen kultura sustatzeak duen garrantziaz iritzi publikoa sentsibilizatzen laguntzeko jarduna lagungarri izan da UNESCOk onar dezan Bilborekin duen aliantza leba handiko ekimenetako bat dela", azaldu dute Bilboko Udaletik.