Unibertsitate aurreko 6.600dik gora ikasle izango dira EHUn bisitari ate irekien egunetan

Actualizado: viernes, 7 marzo 2014 12:36
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak ate irekien jardunaldiak hasiko ditu larunbat honetan, martxoaren 8an, eta bere ikastegietako ateak zabalduko dizkie parte hartzeko izena eman duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitate aurreko 6.600dik gora ikasleri, bertatik bertara bere irakaskuntza, azpiegitura eta lanbide proiekzioaren ezaugarriei buruzko informazioa eskaintzeko.

   Jardunaldien azken helburua etorkizuneko ikasleak unibertsitate ikastegietara hurbiltzea da, matrikulatu nahi duen titulazioa hautatzen lagun liezaiekeen informazioa emanik, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

   Unibertsitate ikastegi bakoitzean bitariko jarduerak egiten dira. Alde batetik, informazio saioak egiten dira, non irakasleek ikastegian irakasten diren graduen berri ematen duten, eta, bestetik, ikastegian barreneko bisita gidatuak izaten dira.

   Jardunaldietan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta, aurten, 6.604 ikaslek eman dute izena. Horietatik guztietatik, 1.431 ikasle Arabako campuseko ikastegietan izango dira, 2.136 Gipuzkoako campusekoetan eta 3.037 Bizkaiko campusekoetan.

   Ateak zabaltzeko egun hauetan EHUko unibertsitate ikastegi guztiek hartuko dute parte, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa izan ezik.