UNICEFen eta EHUren Nazioarteko XVI. Mintegiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena aztertuko du Bilbon

Actualizado: viernes, 27 febrero 2015 14:08
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   UNICEF erakundearen Euskal Herriko Batzordeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Nazioarteko Mintegiaren 16. edizioa antolatu dute Bilbon datorren asterako, Nazioarteko Kooperazio Deszentralizatua masterraren baitan, eta Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena izango da gai nagusia.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "Garapenerako agenda berriko haurrentzako erronkak: aurrerapen sozial eta ekonomikorako eraberritzea" goiburupean, martxoaren 2, 3, 4 eta 5ean izango da, arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.

   Sarrera doakoa izango da, toki mugatuarekin, eta diploma bat eta CD batean bildutako material didaktikoa emango zaie bertaratzen direnei. Horrez gain, aukera askeko bi kreditu lortu ahal izango dituzte aurretiaz izena ematen duten ikasleek.

   Jardunaldiak Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan izango da, eta izena emateko, master.pazydesarrollo@ehu.es posta elektronikora idatzi edo 946 012 301 telefonora (Begoña de la Torre) deitu behar da.