URAk Hernaniko Karabeleko zubi zaharraren ordezkatzea bukatu du eta Urumea Planarekin aurrera darrai

Karabeleko zubia eraisten
Foto: URA
Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 14:20
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikia dagoen URA Uraren Euskal Agentziak Hernaniko (Gipuzkoa) Karabeleko zubi zaharra eraisteko eta ordezkatzeko lanak bukatu berri ditu, Hernani Urumearen ur goraldietatik babesteko lanen barne, eta Urumea Planarekin aurrera darrai.

   Urumeako Planaren mugarrietako bat da burutu berri den Karabeleko ekimen hori. Plan hori erakundeen artean sustatu zen Urumeako arroan uholdeei aurre egiteko lanok zehazte aldera, ibai eremuan, belaunaldiz belaunaldi, lurzoru erabilera kalteberak (etxebizitzak, enpresak) kontsolidatu izanak ondorio nabarmen bat izan du: Urumearen ur goraldien gorabehera errepikakorrek, maiz, pertsonak, enpresak edota hiri bera kaltetzea.

   Ana Oregi sailburuak gogorarazi duenez, "Urumeako Planak Donostiako Egia auzotik eta Hernaniko Altzueta arteko tartean egin beharreko hainbat lan aurreikusten ditu. Horien artean, azpimarratzekoak dira oso gaur egun ur hustuketa ahalmen eskaseko zubien eraiste eta ordezkatze lanak".

   Oregik adierazi du Karabeleko lanok bukatu eta gero, URAk Donostiako Martutene auzoan hasiko dituela Urumearen ur goraldietatik babestekoak. Hartara, URAk lanok lizitatzen darrai Donostiako Udalak Martuteneko obrak egiteko beharrezkoak diren lur eremuak URAren esku jartzeko lanak bukatzen dituen aldi berean, baita bertan dauden etxeen eraisketa ere.

   Horrela, URAk aurreikusi du otsailean esleituko duela Martutenen Urumearen ur goraldietatik babesteko lanon lehen fasea, eta, ondoren, lanak martxoan hastea. Lanon iraupena 30 hilabetetakoa izango da eta 24 milioi euro inbertituko dira".