URAk uholdeen aurkako Areatzako babesaren obrak amaitu ditu Arratia ibaiaren gaineko zubi berriarekin

Berrituriko gunera egindako bisita
Foto: URA
Actualizado: viernes, 13 febrero 2015 14:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   URA Uraren Euskal Agentziak uholdeen aurkako Areatzako (Bizkai) babesaren obrak amaitu ditu Arratia ibaiaren gaineko zubi berria jarrita. Horrela, udalerriko biztanleen segurtasuna areagotu da uholdeen aurka, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Iosu Basozabal Areatzako alkatearekin eta Iñigo Ansola URAko zuzendariarekin Zubizaharraren ingurune eraberritura eginiko bisitan adierazi duenez.

   Guztira, URAk 1,7 milioi euro inbertitu ditu Arratia ibaia egokitzeko lanetan, Areatzan, hustubidearen ahalmena handitzeko, eta ibilguko eta ertzetako ibai habitata leheneratzea sustatu du.

   Oregik azaldu duenez, "orain, erronka prebentzioa da, alegia, urpean gera daitezkeen lurzoruak ez okupatzea, ibaiaren goraldiak kontuan hartzea eta ibai eremua ingurumenaren ikuspegitik errespetatzea". "Areatzakoa da Euskadin uholdeen aurka egin beharreko babes askotako bat, ibai eremua erabilera sentiberekin eta zaurgarriekin okupatzearen ondorioz", gaineratu du.

   Ibaia bideratzeko eta Areatzan barrena duen ibilgua zeharkatzen duten egungo azpiegiturak aldatzeko proiektua EAE osoan egin beharreko obren multzoan dago, uholdeen kudeaketa arloan. Izan ere, kontuan hartu behar da lurraldea "oso kaltebera" dela uholdeekiko, uholde arrisku handiko 100 eremu baitaude, gehienak Kantauri isurialdean. Hain zuzen ere, Arratia ibaiak Areatzan egiten duen bide zatia Euskadiko 100 Uholde Arrisku Potentzial Nabarmeneko Eremu horietako bat da.

   Oregik ohartarazi du kontuan hartu behar direla ibaiak hirigintza jardueretan, eta kalitatezko espazio publikoak sortu behar direla, "ibaiak gora egin ohi duen guneetan erabilera kaltebera gehiago ipintzea saihestuz, urperatu daitezkeen hiri esparruak defendatuz -ibaian ahalik nahasmendu txikiena eragiteko- eta ibaiaren ekosistema errespetatuz".

   Sailburuaren esanetan, "Arratia bideratzeko eta Zubizaharra ordezkatzeko proiektua udalerriko uholdeen aurreko segurtasuna handitzeko premiazko neurrietako bat da". "Edonola ere, ibaiaren goraldietan ezin da bermatu arriskurik batere ez dagoenik", ohartarazi du.